XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eskuak altxa eta belaunen gainean paratu zituen.

Arreta gabe begiratzen zidan, nik esaten nuena bost axola balitzaio bezala.

- Mozkortzen ari huen.

Pistola handik norabaitera eramatea hobe zela iruditu zaidak.

Baina beste hartan ez huen bere burua hiltzen saiatu, itxura hutsa huen dena.

Ohlsek buruaz baietz egin zuen.

Zigarro murtxikatua ahotik atera, hautsontzi batera bota eta berriro jarri zuen ahoan.

- Erretzeari utzi nioan -esan zuen.

Eztul gehiegi eragiten zidaan.

Baina oraindik tiratzen zidatek, aluok.

Ezin etsi ahoan bat eduki gabe.

Bakarrik dagoenean tipo hau zaintzen duk beraz?

- Ezta hurrik ere.

Bazkaltzera gonbidatu naik.

Hizketan aritu gaituk eta gogogabetu samar sentitzen huen bere liburua ongi ez zihoala-eta.

Zurrutari ematea erabaki dik.

Botila kendu behar niola uste duk?

- Oraindik ez nauk ezer pentsatzen hasi.

Ideia bat egiten ari nauk.

Herorrek zerbait edan duk?

- Garagardoa.

- Suerte txarra izan duk hiretzat hemen izatea, Marlowe.

Txekea zertarako zen?

Berak idatzi eta puskatu duena.

- Denek nahi ziaten ni hona etortzea eta arrastotik atera gabe eduki eraztea.

Denak esatean bera, bere andrea, bere argitaratzailea, Howard Spencer izeneko tipo bat, esan nahi diat.

New Yorken izango duk, nik uste.

Hari galdetu.

Ezetza eman niean.

Ondoren emaztea nigana etorri eta esan zidaan senarra etxetik alde eginda zebilela eta kezkatuta zegoela, eta ea bilatu eta etxera ekarriko nuen.

Horixe egin nian.

Hurrena gogoan dudana duk bere etxe aurreko soropiletik ekarri eta ohera sartzen lagundu niola.